XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arantzazuko Ama Birjiñaren Agerkundea

Irakurle euskelduna: Ez dago esan bearrik zuk ere zerbaitxo bat naiko dezula zuk egunero zure arazo guztietan darabilkizun izkera bakarrean.

Neri ere atsegin atsegin izaten zait gure euskera ederrean irakurtzea.

Zuk ere ala nai izango dezulakoan jarriko dizkizut bi itz Arantzazuko Ama Birjiñaren agerkundeatzaz.

Noiz agertu zan

Asitzeko esan dezagun noiz gertatu zan Arantzazuko Ama Birjiñaren agerkundea.

Arantzazu gaitzaz askok idatzi izan dute, eta nik irakurri ditudan idazlari guztiak diote 1469 garren urtearen inguruan gertatu zala.

Geyenen ustez, urte ortan bertan; batzuen ustez urte bat lenago, baste batzuentzat urte bat gerogo.

Ze il eta ze egunean gertatu zan jakiterik ez dago; baña esan genezake udan gertatuko zala.

Garai artan Gipuzkoak eta Arabak ezagutzen zuten Castillako Enrike IV garrenaren Bakalduntza, Bizkayan Jaun izenarekin berak agintzen zuala, eta Nabarrako Bakaldun zan Leonor I.

Lau errkietako biztanleak zebiltzan naiko lardasturik.

Batez ere gipuzkoarrak eta naparrak alkarr etsaitzat arturik, batak besteari al zuan okerra ta kaltea egiten zion.

Gipuzkoan eta Araban Aide-Nagusiak burruka eta gudaketa gogorrak zebiltzazkien, Nabarrakoak berriz Agramont eta Beaumontarr alderdietan banakaturik, eren Erri ederra ondatzeko zorian.

Goguaren aldetik begiratzen badiegu orduko Euskeldunei, ikusiko degu, etzebiltzela alde ortatik ere bear zittekean bezin zuzen.

Ziñesmen zuzenekoak izan arren euskeldunak, amabostgarren eunkian agertu ziran eren artean sorgiñak, esaten dutenez, deabrua gurtzen zutenak, eta edozeiñetara euskeldunen oitura onak lardaskatu zituztenak.

Bizkaya aldean ere agertu ziran ziñausle edo herejeren batzuek.

Ez ordea siñistu, irakurle maitea, amabosgarren eun-kiko zure aurrekoak gañerako erridietakoak baño okerragoak edo gaiztoagoak zirala.

Toki guztietan eta alde guztietan gari ederraren artean agertu oi da zalkea.

Ala gertatu zan aldi artan gure aurrekoakin ere.

Kristau on eta zintzoen artean agertu ziran ziñausle ta gizatxarren batzuek.

Baña gertatu zan, sarritan gertatu oi dana.

Onak ots gutxi atera oi du.

Gaiztoak berriz eta txarrak bazter guztiak goraberatu bear izaten ditu, eta gizaldi guztien aditzera eltzen da.

Nun agertu zan

Euskalerriko zalkea gutxitu ta garia ugaldu ta garbitzera zetorren Ama Birjiñak, autu zuan bere agerkunde arrigarria egiteko Euskalerriko toki erdi-erdia.

Arantzazu dago Gipuzkoa errkian provincia Araba, Nabarra ta Bizkaya iya bertantxe dituala.

Berez toki ikusgarria ta arrigarria da.

Lau arkaitz tontorr izugarri ditu eguzki aldetik.

Beste aldetik gora jarraituaz dauka Aloña mendi aundia.

Mendi onetxen egaletik aurrera jarraituaz, laixter eltzen gera Aitzkorri Euskalerriko menditatik altuenera.

Arantzazu eta beste aldeko arkaitz tontorren bitartean dago Sortaldetik Iparralderuntz bezulo estu eta oso sakon bat.

Udan legorr egoten da, baña neguan eta udaberrian urjasa galantak eramaten ditu Deba ibairuntz.